1982-an Iruñako Txantrea auzoan sortu zen taldea, eta espainiar estatu osoan ezaguna da. Mugimenduko talde zaharrenetakoa dugu Barricada, eta gaur egun ere zutik dirau, auskalo zenbat urte gehiagoz eszenatokietan beraien kantu aski ezagunak joaz, horien artean denok ezagutzen dugun "No hay tregua" edota "Oveja negra"
Taldekideak:
El drogas: Ahotsa eta baxua
El Boni: Ahotsa, koruak eta gitarra
Ibi: Bateria
Alf: Ahotsa, koruak eta gitarra
Talde honek Rock-a eta Hard Rock-a (Rock gogorra) lantzen ditu. Sortu eta urte betera beraien lehen diska kaleratu zuten: "Noche de rock and roll". El drogasek "el karajillo hecho disko" bezala definitu zuen.
Handik gutxira (1984) hasieran bateria zen Mikel hil egin zen; azkar ordezkatu zuten, baina taldeko partaide garrantzitsua zen, eta hurrengo diskako, "Barrio conflictivo"-ko, "Pon esa musica de nuevo" kanta berari eskeini zioten. Urte berean Nafarroako talde onena bezala kalifikatu zuten.
1986-an, beraien hirugarren diska, "No hay tregua" disko-etxe internazional batekin kaleratu nahi izan zuten, baina disko-etxe horrek 8 kanta zentsuratu nahi izan zizkien, eta azkenik baste disko-etxe baten bidez diskoa zentsurarik gabe kaleratu zen.
Hurrengo urtean disko-etxez aldatu zuten, disko berria kaleratzeko, "No sé qué hacer contigo", baina disko honetan "Bahía de Pasaia" kanta zentsuratu zitzaien, El Drogasen lagun baten eta beste hiruren hilketetaz baitzihoan.
1988-an, ikusten dugunez Barricada taldeak deskantsurik ez du hartzen, 5. diska kaleratu zuten : "Rojo". Jasotako kritikengatik disko baloratuena eta osatuena izan zen. 1989-an berriz "Pasión por el ruido" diska kaleratu zuten, "En nombre de Dios" kanta gabe, Opus Dei kritikatzen zuen kanta.
Hurrengo urtean "Doble directo" diskarekin, kontzertuetako kantak, Urrezko Diskoa saria jaso zuten. Hurrengo bi diskengatik Platinosko diskoa saria jaso zuten, 1991. urteko "Por instinto" eta 1992-ko "Balas blancas"-engatik hain zuzen ere.
1994-ean musika estiloa pixka bat aldatzea erabaki zuten, eta hortik "La araña" sortu zen, baina salmentak asko gutxitu ziren orduan.
Ordutik beste hainbat diska atera dituzte, gaur egunera iritsi arte. Beraien azken diska 2009 an kaleratu dute, "La tierra está sorda". Diska hau taldearen bitxienetako dugu, diska hau, bere osotasunean Gerra Zibilari buruz dihoa, eta honetarako El Drogasek hainbat liburu irakurri, bando galtzailetik bizirik dirauten hainbat pertsona elkarrizketatu zituen etab., eta hortik sortu da "La tierra está sorda", diska-liburu bat euskal eta espainiar historia azaltzen duten 18 kantuz osatua.
Guztira Barricadak 21 diska kaleratu ditu, hurrengo hauek direnak:
uno de los mejores grupos del panorama rockero de navarra y Euskal Herria
ResponderEliminar