Blog honek 80-90 bitarteko mugimendu musikalari buruz hitz egin arren, gaur zerbait bereziagoaz idatziko dugu, EUSKARAREN EGUNAri buruz hain zuzen ere.
Urtero bezala, abenduak 3-an, Euskararen Eguna ospatu da. Hainbat erakunde eta udalek ekitaldiak antolatu dituzte euskaltzaleentzat. Udal eta erakundeen ekitaldiak antolatu bai, baina euskaltzaleak eta euskaldun gutxiago dira bertara joaten direnak.
Euskaltzale eta euskaldunek ospatzen ez badute egun hau, zeinek ospatuko du? Gaur egungo jendea(orokortu gabe), eta gazteria batez ere (hau ere orokortu gabe), iparra galduta dabil. Beraiena den hizkuntza minoritario honen eguna ospatzen ez bada, eta euskaldun egiten gaituen ezaugarri bereizgarrienaren eguna ospatzen ez bada, ez dugu zer defendatu.
Gurea dena defendatzen ez badugu, ez du inork egingo, eta denborarekin hizkuntza hau, Euskara, galtzen bada, zer izango da euskaldun egiten gaituena?
Honekin esan nahi dut, gurea defendatzen jarraitu behar dugula eta gure hizkuntzaren eguna ospatu behar dugula, gutxienez kontzientziatzeko, ez baitu balio euskalduna zarela esateak euskaraz hitz egiten ez baduzu.
EUSKARAREN EGUN ZORIONTSUA EUSKALDUN GUZTIOI!!
TRABAJOS
Hace 11 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario