Taldea 1987-an sortu zen lehenago esan bezala, hirukote gisa. "Oihuka" diskoetxearekin egin zuten kontratua, eta Zarrapo talde naparrarekin batera Euskal Rock Radikalaren mugimenduan sartuko zituen diska kaleratu zuten, "Hemen denak berdinak dira". Bost kantu exkaxez osatutako diska hau izan zen mugimenduan sartuarazi zituena, beraz aldarrikapenez betetako diska behar zuen izan, eta entzun dugunok badakigu baietz.
Bi urteren buruan, hots, 1989-an, beraien lehen lana kaleratu zuten, guzitoi aski ezaguna egiten zaigun "Ikusi eta ikasi". Ezagunena dugu diska hau, hamar kantuz osatua, eta horien artean beren kanta ezagunenekin, hala nola, "Ikusi eta ikasi", "Boga-Boga" eta beste hainbat.
Urte berean Italia, Gales eta Euskal Herrian bertan kontzertuak ematen hasi ziren, entzuleak bereganatuz.
Beste taldeekin hainbat harreman izan zituzten, baina garrantzitsuena Kortatu-rekin zutena zen. Laguntasun horretatik, eta 1988-an Kortatu taldea desegitetik sartu baitzen Iñigo Muguruza Delirium Tremens taldean 1990-ean, gitarjole gisa. Gainera Kortatuk bere azken kontzertua Delirium Tremens-ekin jo zuen Iruñan
Urte berean laukoteak "Hiru aeroplano" diska kaleratu zuen.
Muguruza anaien Esan Ozenki diskoetxearekin kaleratu zuten beraien azken lana, "Bilbo zuzenean 91-5-24", diskaren izenak dioen bezala zuzeneko diska da, beraien azkeneko kontzertuarena hain zuzen ere.
Taldekideak hauexek ziren:
Andoni- Ahotsa eta gitarra
Patxi- Baxua
J.J. Yurrita- Bateria
Iñigo Muguruza- Gitarra
Eta diskak:
Hemen denak berdinak dira-Oihuka (1987)
Ikusi eta ikasi- Oihuka (1989)
Hiru aeroplano- Esan Ozenki (1990)
Bilbo zuzenean. 91-5-24- Esan Ozenki (1991)
Eta bukatzeko, ohitura bezala, kantu bat, Ezin leike :
Noiz arte jarraitu beharko dugu ikusten
horrenbeste uniforme kalean zehar lasai pasiatzen
eta honela ezin leike hemen ibili
ezin leike bizi, ezin leike inondik inora gustora ibili
eta honela ezin leike, ezin leike hemen bizi.
Noiz arte jarraitu beharko dugu ikusten
jendea izorratzeko gogoa besterik ez daukate
eta honela ezin leike hemen ibili
ezin leike hemen bizi, horrenbeste pasma, ertzaina eta pikolo ikusi
eta honela ezin leike,
ezin leike hemen bizi.
Eta honela ezin leike hemen ibili
ezin leike hemen bizi,
Eta honela ezin leike inondik inora
gure gauzak gure gustora adierazi
eta honela ezin leike
ezin leike hemen ibili
ezin leike hemen bizi
No hay comentarios:
Publicar un comentario