miércoles, 25 de noviembre de 2009

BALDIN BADA



Hurrengo talde hau Irunen sortu zen, 1986-n, Euskal Rock Radikalaren babespean. Lehenago aipatutako egoeragatik, Baldin Bada taldeak herriarekiko kezka, euskararekiko kezka azaldu zituen. Punk gogorra egiten hasi zen, baina denborarekin Ska musika eta HardCore-arena azaltzen joan ziren. Erritmo benetan biziak, eta Ska sartu zutenean oso martxosoa. Aurrerago beraien musika garatu egin zen, eta beste hainbat estilo landu zituzten, horien artean Funk-metala, Reggae-a, eta Thrash-a.

Katu-Ahotsa eta gitarra

Santi-Baxua eta koruak

Dani-Gitarra eta koruak

Kandi-Teklatua

Iban-Bateria

Taldean lehenago egondako taldekideak

Roberto-Bateria

Mattin-Bateria

Edorta-Baxua

Jorge(2 aldiz)-Gitarra

Oskar-Gitarra

Itxaso-Koruak

Perkins-Koruak

Euskal Rock Radikalaren barruan kalitate oso altuko musika egiten zuen taldea zen, eta beraien hainbat kanta historiara pasa dira, adibidez: Ibilaldia (Zirt-Zart), Baldin Bada, Gernika Koka-Kola eta beste hainbat.

Gai aldetik, kanten letrak entzunez oso argi geratzen da beraien jarrera. Letretan borroka sozial nahiz politikoa, krisiak sortutako langabezia, atxiloketak, biolentzia eta Hirugarren Mundua ageri dira, eta polizia, gobernatzaileak etab. kritikatu.

Lau diska atera zituzten, zein baino zein hobea, baina hirugarren diskan, Lurralde kolpatuak-en, omen dago guztiaren gakoa, dena ulertzeko behar dena. Horretaz gain Badin Badak indar errepresibo ezberdinak bereiztu zituen, Txapelgorriak eta Maderoak.

Hamar urtez egon zen Baldin Bada oholtza gainean, baina azkenean banantzeko ordua iritsi zitzaien (1996-an). Honela Baldin Badak lau diska utzi zituen grabatuta, eta taldekideak talde ezberdinetan sartu ziren, hala nola, Su Ta Gar, The Lumbreras Brothers eta Sustraia.
Diskak
Lur azpian bukatuko duzue - Oihuka diskoetxeareakin 1986-an.
Baldin Bada - Oihuka, 1989
Lurralde kolpatuak - Oihuka, 1991
Erraien iraultza - Esan Ozenki, 1995
Hona hemen Baldin Bada kantaren letra:
Aurrera filmetako gidariak!
Aurrera akademiako agintariak!
Aurrera koilare desberdineko txakurrak!
Ondo neurtu gelditzen zaizun bizi txikia!
Bizi nahi dut ahal baldin bada
Gaizki sentitzen naiz!
Gaizki sentitzen naiz!
Negar egin nahi dut eta ezin
Oihu egin nahi dut eta debekatua
Maitatu nahi dut eta ez didate uzten
Borroka ez dut nahi baina beharrezkoa da
Hiltzea nahi izango nuke baina une berean
Bizi nahi dut ahal baldin bada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario