miércoles, 9 de diciembre de 2009

CICATRIZ (EN LA MATRIZ)


Gaurkoan Gasteizko talde bat aurkeztuko dugu, 1983-an desintoxikazio zentru batean talde terapia bezala sortu zena, izenburuan jartzen duen bezala Cicatriz en la matriz.

Hasieran Natxo Etxebarrieta eta Poti (neska laguna) ziren taldeko abeslari, Pepin gitarjolea zelarik, Pakito Rodrigo baxua eta Pedro Landatxe bateriaren arduradun. Poti zela eta zetorkion Cicatriz en la matriz izena. Honela ba 1984-ean beraien lehen maketa grabatu zuten Iruñan, beraien kanta ezagun batzuekin, adibidez "botes de humo", "cuidado burócratas" eta "aprieta el gatillo". Maketa grabatu eta gutxira Potik taldea utzi zuen, eta taldearen izena Cicatriz-era laburtu zen.

1985-ean diska bat grabatu zuten Jotakie, Kortatu eta Kontuz hi! taldeekin batera, "el disco de los cuatro" bezala ezaguna.
1983-an sortu izanak eta etengabeko probokaziozko kantuek sartu zuten Euskal Rock Radikala zeritzan mugimenduan, eta pixkanaka beraien soinua ezagunago zen euskal lurraldeetan.

1986-an beraien lehen LP-a grabatu zuten, Elkar estudioetan, Potato taldeko Jean Phocas soinu teknikari lanetan eta Hertzainak-eko Josu Zabala produktore gisa. Hortik sortu zen "Inadaptados" diska, urteko baloratuenetakoa Egin egunkariaren irakurleen arabera.

Bi urte geroago taldeak etenaldi bat izan zuen, izan ere Natxo Etxebarrietak moto istripu bat izan zuen eta ebakuntza egin behar zitzaion. Natxo ez zen guztiz errekuperatu, izan ere hanketan mobilitatea galdu zuen, eta muletakin ibiltzera behartu zuten. Aldi berean Natxo Etxebarrieta gartzelaratu zuten narkotrafikoan aritzeagatik. Holandatik zekarren speed substantzia aurkitu zioten, hala ba, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko gartzela zigorra ezarri zioten

1991-an kaleratu zuten beraien bigarren lana, "4años, 2 meses y 1 dia" izenarekin, jasotako zigorraren berdina.

Urte berean Pepin heroina gaindosia zela eta hil zen, eta Goar Iñurretak ordezkatu behar izan zuen. Bestalde Natxok indemnizazio bat jaso zuen moto istripuagatik, eta diru horrekin Londresen grabatutako diska ordaindu zuten, eta bere diskoetxea ireki zuen: Zika Records.

1992-an kaleratu zuten beraien azkeneko lana "Colgado por ti" izenekoa.
Hurrengo urtean zoritxarrez Pakito hil zen HIES-a zela eta, eta Natxo eta Pedrok ere bazutena.

1994-an Diegillok Pakitoren lekua harturik, beraien azken gira egitea erabaki zuten, baina Pedro Landatxe HIES-a zela eta oso ahul sentitzen zenez Pedro Fernandezek ordezkatu zuen. Honela gira egin ahal izan zuten eta "En directo" diska grabatu.

Gutxira zoritxarrez Natxo eta Pedro Landatxe HIES-ak jota hil ziren, eta honek eman zion amaiera taldeari, 11 urteko historia bat utziz euskal musikaren panoraman.

Hona hemen grabatutako diskoak:

Cicatriz en la matriz - Maketa (1984)
Inadaptados (Oihuka, 1986)
4 años, 2 meses y 1 día (Zika Records, 1991)
Colgado por ti (Zika Records, 1992)
En directo (Zika Records, 1994)

Hona hemen Gatillazo taldeak Cicatrizen ohoretan egindako kantua:

hay un grupo en la ciudad,
que se llama cicatriz
el mas makarra él...
el mas marika....
la gente que nos ved
icen que son lo mejor
el mas chulo
el pakito el nacho el mas cabron,
y emos llegau somos de aqui,
somos los cicatriz.

enemigo al publico numero uno
que si no aguantas que te jodan un culo,
sin encontrar un puto oficio porque eres carne de...
que hacen que hacen te preguntas
no bas a SER UN PARDILLO
que hacen que hacen aprieta el GATILLO...


Cicatriz talde gasteiztarra da zalantzarik gabe euskal musikak eman duen talde erradikalenetakoa, eta PUNK musika eta mugimenduaren adibide garbia, beraien espresioak gorrotozkoak, probokaziozkoak eta kritikazkoak baitziren batik bat.

1 comentario: