sábado, 26 de diciembre de 2009
ESKORBUTO
Lagun gutxiko taldea zen, etsai asko zituena, eta erlazio onak oso gutxi. Beraien ospea bertso gutxi batzuei zor zaie. Horretaz gain beraien bertso bat "soy amigo de lo ageno"-k esplikazio erraz bat du, La Polla Records taldeari gitarrak lapurtzen ibiltzen baitziren Eskorbutoko kideak.
Taldeideak:
Juanma - Baxua eta ahotsa
Iosu - Gitarra eta ahotsa
Paco - Bateria
Zailtasun handiak izan zituen taldea da Eskorbuto, horren adibidetzat dugu, 1983-an Madrila kontzertu bat ematera zijoazela atxilotuak izan zirenekoa, "ETA" eta "Maldito pais España" kantuengatik hain zuzen ere. Lege antiterrorista ezarri zitzaien, eta gartzela zigorra bete zuten. Gartzelan zeudela Euskal Herriak abandonatu zituela sentitu zuten, eta sentimendu horretatik sortu zuten "A la mierda el Pais Vasco" kanta. Kanta hau RIP taldearekin batera ateratako "Zona Especial Norte" diskan kaleratu zuten, eta kanta hau zela medio Euskal lurraldeetan kontzertuak emateko zailtasunak izan zituzten.
Lehen albuma 1985-ean kaleratu zuten "Eskozofrenia" izenaz, diskahori kaleratu eta segidan Euskal Herritik kanpoko kontzertuak ematen hasi ziren.
Hurrengo urtean "Anti-todo" diska kaleatu zuten, garaiko Punk diskarik baloratuenetakoa bihurtu zena. Urte berean zuzenean grabaturiko "Impuesto revolucionario" diska kaleratu zuten.
Handik urte betera "Los demenciales chicos acelerados" lana kaleratu zuten, eta 1988-an autoproduzitutako diska bat kaleratu zuten, "Las mas macabras de las vidas".
Beraien hasierak zailatasun handiak izan harren zailtasun handienak 1992-an iritsi ziren, heroina zela eta Iosu eta Juanma hil egin ziren. Hil ziren momentuan biek zuten droga utzia, baina bihotzeko arazoak zirela eta zendu ziren. Iosu 1992-ko maiatzaren 31-an eta Juanma urte bereko urriaren 8-an.
Bi taldekide hil ziren, baina beraiek zioten bezala "Anti-todo" ziren, eta bizirik jarraitzen zuen Pacok bere garaian esan zuen bezala "abandonar eskorbuto en estos momentos seria una klara victoria para nuestros enemigos... y eso jamas". Horrek erakusten zuen bere taldearekin jarraitzeko gogoa.
Honela ba 1994-an "Aki no keda ni Dios" kaleratu zuen, Iosu eta Juanmak hil aurretik idatziriko kantez osatua. Taldea jarraitzeak protetak eragin zituen, eta horrek eman zion amaiera taldeari, "Kalaña" eta "Decadencia" diskak kaleratu ondoren.
Diskografia:
Primeros ensayos (1982)
Jodiendolo todo (1983)
Que corra la sangre (1984)
Zona Especial Norte (1984)
Eskizofrenia (1985)
Anti todo (1986)
Ya no quedan mas cojones, eskorbuto a las elecciones (1986)
Impuesto revolucionario (1986)
Los demenciales chicos acelerado (1987)
Las más macabras de las vidas (1988)
Demasiados enemigos (1991)
Aki no keda ni dios (1994)
Kalaña (1996)
Decadencia (1998)
Eta orain ohitura bezala beraien "Cerebros destruidos" kantua:
Perdida la esperanza,
perdida la ilusión
Los problemas continuan
sin hallarse solución
Nuestras vidas se consumen,
el cerebro se destruye
Nuestros cuerpos caen rendidos
como una maldición
El pasado ha pasado
y por él nada hay que hacer
El presente es un fracaso
y el futuro no se ve
La mentira es la que manda,
la que causa sensación
La verdad es aburrida,
puta frustración
Prefiero morir
como un cobarde
Que vivir cobardemente
Nuestras vidas se consumen,
el cerebro se destruye
Nuestros cuerpos caen...
Eta beraien esaldi batzuk:
Nunka dudes de las kosas k pasan en la oskuridad, ke hasta tu sombra te abandona. estas kompletamente solo ante lo deskonocido.
los problemas los crean los profesores a sus alumnos, realmente solo existe un problema, y el problema es ke solo se muere una vez. trankilo, no te des prisa en resolverlo.
no hemos hecho nada nuevo, pero si distinto. eskorbutin es: animo grupo unido, jamas sera vencido animo chavales.
no hagas nada de lo ke despues te arrepientas, ni te arrepientas despues por no haberlo hecho.
muchos dicen: este mundo es un valle de lagimas, y nosotros no paramos de reirnos.
en mis labios no hay sonrisa y mis ojos en el espejo reflejan la losa.
somos la banda mas honrada que a pisado el planeta en millones de años.
el Rock Radical Vasco nace en nosotros, los demas son malos imitadores. nunca llegaran a tener la radikalidad y bestialidad de un grupo como el nuestro.
abandonar eskorbuto en estos momentos seria una clara victoria para nuestros enemigos... y eso jamas (Pako Eskorbuto despues de la muerte de Iosu y Juanma).
trabajos sucios se convierten en arte, si tienes la ley de tu parte. quee la ley no es justa, nadie lo duda. ser pobre, ese es el delito o... lo dudas!!
DEJAD QUE LOS NIÑOS SE ACERQUEN A ESKORBUTO!!
miércoles, 16 de diciembre de 2009
DELIRIUM TREMENS
miércoles, 9 de diciembre de 2009
CICATRIZ (EN LA MATRIZ)
Hasieran Natxo Etxebarrieta eta Poti (neska laguna) ziren taldeko abeslari, Pepin gitarjolea zelarik, Pakito Rodrigo baxua eta Pedro Landatxe bateriaren arduradun. Poti zela eta zetorkion Cicatriz en la matriz izena. Honela ba 1984-ean beraien lehen maketa grabatu zuten Iruñan, beraien kanta ezagun batzuekin, adibidez "botes de humo", "cuidado burócratas" eta "aprieta el gatillo". Maketa grabatu eta gutxira Potik taldea utzi zuen, eta taldearen izena Cicatriz-era laburtu zen.
1985-ean diska bat grabatu zuten Jotakie, Kortatu eta Kontuz hi! taldeekin batera, "el disco de los cuatro" bezala ezaguna.
1983-an sortu izanak eta etengabeko probokaziozko kantuek sartu zuten Euskal Rock Radikala zeritzan mugimenduan, eta pixkanaka beraien soinua ezagunago zen euskal lurraldeetan.
1986-an beraien lehen LP-a grabatu zuten, Elkar estudioetan, Potato taldeko Jean Phocas soinu teknikari lanetan eta Hertzainak-eko Josu Zabala produktore gisa. Hortik sortu zen "Inadaptados" diska, urteko baloratuenetakoa Egin egunkariaren irakurleen arabera.
Bi urte geroago taldeak etenaldi bat izan zuen, izan ere Natxo Etxebarrietak moto istripu bat izan zuen eta ebakuntza egin behar zitzaion. Natxo ez zen guztiz errekuperatu, izan ere hanketan mobilitatea galdu zuen, eta muletakin ibiltzera behartu zuten. Aldi berean Natxo Etxebarrieta gartzelaratu zuten narkotrafikoan aritzeagatik. Holandatik zekarren speed substantzia aurkitu zioten, hala ba, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko gartzela zigorra ezarri zioten
1991-an kaleratu zuten beraien bigarren lana, "4años, 2 meses y 1 dia" izenarekin, jasotako zigorraren berdina.
Urte berean Pepin heroina gaindosia zela eta hil zen, eta Goar Iñurretak ordezkatu behar izan zuen. Bestalde Natxok indemnizazio bat jaso zuen moto istripuagatik, eta diru horrekin Londresen grabatutako diska ordaindu zuten, eta bere diskoetxea ireki zuen: Zika Records.
1992-an kaleratu zuten beraien azkeneko lana "Colgado por ti" izenekoa.
Hurrengo urtean zoritxarrez Pakito hil zen HIES-a zela eta, eta Natxo eta Pedrok ere bazutena.
1994-an Diegillok Pakitoren lekua harturik, beraien azken gira egitea erabaki zuten, baina Pedro Landatxe HIES-a zela eta oso ahul sentitzen zenez Pedro Fernandezek ordezkatu zuen. Honela gira egin ahal izan zuten eta "En directo" diska grabatu.
Gutxira zoritxarrez Natxo eta Pedro Landatxe HIES-ak jota hil ziren, eta honek eman zion amaiera taldeari, 11 urteko historia bat utziz euskal musikaren panoraman.
Hona hemen grabatutako diskoak:
Cicatriz en la matriz - Maketa (1984)
Inadaptados (Oihuka, 1986)
4 años, 2 meses y 1 día (Zika Records, 1991)
Colgado por ti (Zika Records, 1992)
En directo (Zika Records, 1994)
Hona hemen Gatillazo taldeak Cicatrizen ohoretan egindako kantua:
hay un grupo en la ciudad,
que se llama cicatriz
el mas makarra él...
el mas marika....
la gente que nos ved
icen que son lo mejor
el mas chulo
el pakito el nacho el mas cabron,
y emos llegau somos de aqui,
somos los cicatriz.
enemigo al publico numero uno
que si no aguantas que te jodan un culo,
sin encontrar un puto oficio porque eres carne de...
que hacen que hacen te preguntas
no bas a SER UN PARDILLO
que hacen que hacen aprieta el GATILLO...
Cicatriz talde gasteiztarra da zalantzarik gabe euskal musikak eman duen talde erradikalenetakoa, eta PUNK musika eta mugimenduaren adibide garbia, beraien espresioak gorrotozkoak, probokaziozkoak eta kritikazkoak baitziren batik bat.
jueves, 3 de diciembre de 2009
ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA
Urtero bezala, abenduak 3-an, Euskararen Eguna ospatu da. Hainbat erakunde eta udalek ekitaldiak antolatu dituzte euskaltzaleentzat. Udal eta erakundeen ekitaldiak antolatu bai, baina euskaltzaleak eta euskaldun gutxiago dira bertara joaten direnak.
Euskaltzale eta euskaldunek ospatzen ez badute egun hau, zeinek ospatuko du? Gaur egungo jendea(orokortu gabe), eta gazteria batez ere (hau ere orokortu gabe), iparra galduta dabil. Beraiena den hizkuntza minoritario honen eguna ospatzen ez bada, eta euskaldun egiten gaituen ezaugarri bereizgarrienaren eguna ospatzen ez bada, ez dugu zer defendatu.
Gurea dena defendatzen ez badugu, ez du inork egingo, eta denborarekin hizkuntza hau, Euskara, galtzen bada, zer izango da euskaldun egiten gaituena?
Honekin esan nahi dut, gurea defendatzen jarraitu behar dugula eta gure hizkuntzaren eguna ospatu behar dugula, gutxienez kontzientziatzeko, ez baitu balio euskalduna zarela esateak euskaraz hitz egiten ez baduzu.
EUSKARAREN EGUN ZORIONTSUA EUSKALDUN GUZTIOI!!
miércoles, 2 de diciembre de 2009
BARRICADA
1982-an Iruñako Txantrea auzoan sortu zen taldea, eta espainiar estatu osoan ezaguna da. Mugimenduko talde zaharrenetakoa dugu Barricada, eta gaur egun ere zutik dirau, auskalo zenbat urte gehiagoz eszenatokietan beraien kantu aski ezagunak joaz, horien artean denok ezagutzen dugun "No hay tregua" edota "Oveja negra"
Taldekideak:
El drogas: Ahotsa eta baxua
El Boni: Ahotsa, koruak eta gitarra
Ibi: Bateria
Alf: Ahotsa, koruak eta gitarra
Talde honek Rock-a eta Hard Rock-a (Rock gogorra) lantzen ditu. Sortu eta urte betera beraien lehen diska kaleratu zuten: "Noche de rock and roll". El drogasek "el karajillo hecho disko" bezala definitu zuen.
Handik gutxira (1984) hasieran bateria zen Mikel hil egin zen; azkar ordezkatu zuten, baina taldeko partaide garrantzitsua zen, eta hurrengo diskako, "Barrio conflictivo"-ko, "Pon esa musica de nuevo" kanta berari eskeini zioten. Urte berean Nafarroako talde onena bezala kalifikatu zuten.
1986-an, beraien hirugarren diska, "No hay tregua" disko-etxe internazional batekin kaleratu nahi izan zuten, baina disko-etxe horrek 8 kanta zentsuratu nahi izan zizkien, eta azkenik baste disko-etxe baten bidez diskoa zentsurarik gabe kaleratu zen.
Hurrengo urtean disko-etxez aldatu zuten, disko berria kaleratzeko, "No sé qué hacer contigo", baina disko honetan "Bahía de Pasaia" kanta zentsuratu zitzaien, El Drogasen lagun baten eta beste hiruren hilketetaz baitzihoan.
1988-an, ikusten dugunez Barricada taldeak deskantsurik ez du hartzen, 5. diska kaleratu zuten : "Rojo". Jasotako kritikengatik disko baloratuena eta osatuena izan zen. 1989-an berriz "Pasión por el ruido" diska kaleratu zuten, "En nombre de Dios" kanta gabe, Opus Dei kritikatzen zuen kanta.
Hurrengo urtean "Doble directo" diskarekin, kontzertuetako kantak, Urrezko Diskoa saria jaso zuten. Hurrengo bi diskengatik Platinosko diskoa saria jaso zuten, 1991. urteko "Por instinto" eta 1992-ko "Balas blancas"-engatik hain zuzen ere.
1994-ean musika estiloa pixka bat aldatzea erabaki zuten, eta hortik "La araña" sortu zen, baina salmentak asko gutxitu ziren orduan.
Ordutik beste hainbat diska atera dituzte, gaur egunera iritsi arte. Beraien azken diska 2009 an kaleratu dute, "La tierra está sorda". Diska hau taldearen bitxienetako dugu, diska hau, bere osotasunean Gerra Zibilari buruz dihoa, eta honetarako El Drogasek hainbat liburu irakurri, bando galtzailetik bizirik dirauten hainbat pertsona elkarrizketatu zituen etab., eta hortik sortu da "La tierra está sorda", diska-liburu bat euskal eta espainiar historia azaltzen duten 18 kantuz osatua.
Guztira Barricadak 21 diska kaleratu ditu, hurrengo hauek direnak: