KAXO DANOI!!
Blog hau sortu det Euskal Herrian izan zen mugimendu oso garrantzitsu bat aurkezteko, nahiz eta gaur egun aski ezaguna izan. Mugimendu hau Euskal Rock Radikala izan zen, 80-ko hamarkada hasieratik 90-eko erdirarte iraun zuen mugimendu musikala.
Mugimendu hau ez zen erreala izan, Egin egunkariaren estrategia baizik, diru gehiago irabazteko. Eginek aukera ederra zuen dirua egiteko, eta talde horiek guztiek komertzializatu egin zituen. Hala ere taldeek beraien nortasuna mantendu zuten, eta "Euskal Rock Radikala" izeneko mugimendua faltsutu zuten.
Mugimendu hau faltsua izan harren onartu behar da taldeen artean sentimendu berri bat sortu zela. Kantu berrien gaiak gizartearen kritika bortitz bat egiteko erabili ziren, modu desberdinean, Bob Marley-ek sortu zuen kritika musika euskaldunduz eta beste musika estiloetara zabalduz. Estilo ohikoenak PUNK-a, SKA eta ROCK-a izan ziren, garai hartan ingalaterran sortutako mugimenduak.Garai horiek oso gogorrak izan ziren, alde batetik krisia zegoen, bestetik Estatu Batuen tirania, eta Espainian bertan Francisco Franco diktadorea hil berri zen. Francoren heriotzak ekarri zuen arazoa zen batik bat gizartearen aurkako kritika egiteko, izan ere pauso gogorra izan zen Espainiarentzat estatu diktatoriala izatetik estatu "demokratikoa" izatera. Garai hau TRANSIZIO garaia izan zen.
Transizio garaian, Euskal lurraldeetan, euskararekiko kezka, abertzaletasuna, eta estatu burujabe izateko desioa biziki piztu zen. Honek hainbat manifestalditara eraman zituen abertzaleak, eta manifestaldietan Guardia Zibilek bere euskaldunekiko gorrotoa porra, eskupeta edo pistola baten bidez deskargatzen zuten. Honek areagotu egiten zuen poliziarekiko gorrotoa, eta azkenean amaigabeko borroka batean bukatu zuen.
Guzti honetaz gain, Frankismo garaian sortutako borroka armatuak berean jarraitu zuen, Euskadiren burujabetasunagatik borrokatzen, eta 80-ko hamarkadan sortu zen honen aurkako PSOE-ren erakunde bat, "terrorismo de estado" deritzona: GAL.
GAL: ETA-ri aurre egiteko erakundea izan zen. Bere lehenengo biktimek ezagutarazi zuten: Joxean Lasa eta Joxeina Zabala. GAL-ek iparraldeko Euskal lurraldetan atentatzen zuen gehien, eta 25 hilketa eta 15 zauritu egotzi zaizkio, horietatik gutxi batzuk ETA-rekin zerikusirik ez zutena.
Orain arte azaldutako egoera politiko, sozial, ekonomiko eta biolento honetan sortu zen 80-ko hamarkadan Euskal Rock Radikala. Lehenago esan bezala gizarteari kritika egiteko sortu ziren taldeak sartzen ziren zaku horretan, 23 talde. Taldeak maiz Estatua, polizia, monarkia, eliza eta armadari egiten zioten eraso (kantuez), eta aurrerakuntza sozial askoren aldekoak ziren, horien artean Euskal gazteria aurrera ateratzearen aldekoa, Gaztetxeen aldekoa eta askotan kooperatzailek, okupazioa...
Hauek dira Euskal Rock Radikaleko taldeak:
BAP!! (HC PUNK)
Baldin Bada (PUNK/SKA)
Barricada (HC)
Cicatriz (Oi!)
Delirium Tremens (ROCK)
Eskorbuto (PUNK)
Hertzainak (ROCK)
Jotakie (ROCK)
Korroskada (PUNK/SKA)
Kortatu (PUNK/SKA)
La polla records (PUNK)
M.C.D. (PUNK)
RIP (Oi!)
Potato (REGGAE/SKA)
Tijuana in blue (PUNK)
Txorromorro (ROCK/SKA)
Skalope (PUNK/SKA)
Vomito (PUNK)
Vulpess (PUNK)
Zarama (PUNK)
Zarrapo (ROCK/PUNK)
Zer bizio? (PUNK/SKA/HEVY METAL)
Fiebre (PUNK/SKA)
Barricada (HC)
Cicatriz (Oi!)
Delirium Tremens (ROCK)
Eskorbuto (PUNK)
Hertzainak (ROCK)
Jotakie (ROCK)
Korroskada (PUNK/SKA)
Kortatu (PUNK/SKA)
La polla records (PUNK)
M.C.D. (PUNK)
RIP (Oi!)
Potato (REGGAE/SKA)
Tijuana in blue (PUNK)
Txorromorro (ROCK/SKA)
Skalope (PUNK/SKA)
Vomito (PUNK)
Vulpess (PUNK)
Zarama (PUNK)
Zarrapo (ROCK/PUNK)
Zer bizio? (PUNK/SKA/HEVY METAL)
Fiebre (PUNK/SKA)
Zemuz!!!
ResponderEliminarNi hemen ondo.
Or duk helbidea: http://sc-t.jimdo.com/
ese alberto!!!
ResponderEliminarskerrika asko pasatzeatikan!!!
ni re pasa naz orri ortatik, baño ez dakit zer dan, esplikatukoiazu
ondo sei
Hau bai bloga! jaja
ResponderEliminar