BAP!! (Brigada Anti Polizialak!!) 1984-ean Andoainen sortu zen musika taldea izan zen. HC PUNK-a (Hard Core Punka) lantzen hasi ziren, Euskal Herri guztian lehenak musika estilo sortu berri hau lantzen. Hasieran trakets ibili ziren musika estilo honetan, baina denborarekin, esperientzia irabazi ahala beraien estiloa gehiago definitzen hasi zen. Gaur egun euskal HC PUNK-aren sortzaile bezala dira ezagunak.
Eneko Abrego-Ahotsa
Txanpi-Bateria (1984-1989)
Jomes-Gitarra
Drake-Baxua
Mikel Abrego-Bateria (1989-1996)
BAP!! taldea, sorreratik Andoaingo Gaztetxearekin lotuta egon zen, taldeak gaztetxeari eta gaztetxeak taldeari asko lagunduz.
1984-ean, taldea sortu zenean, Eneko Abregok, Txanpik, Jomesek eta Drakek osatzen zuten taldea. Denak esperientzia musikal oso baxukoak edo esperientzia gabeak. Segituan sartu ziren Euskal Rock Radikala izeneko mugimenduan, baina beraiek hasieratik aitortu zuten mugimendu honekin zerikusirik ez zutela izan nahi. Beraiek taldeei honelako tratu kapitalista ematearen aurka zeuden, Ingalaterran sortu zen beste mugimendu baten aldekoagoak zirela esan daiteke, filosofia berri baten jarraitzaileak: DIY filosofiarena (Do It Yourself).
Denborarekin beraien musika eboluzionatzen joan zen, melodia gehiago zuten, eta musika talde desberdinen eragina nabaria zen, horretaz gain gehien bat gazteleraz abestetik euskeraz soilik abestera pasa ziren. Honela 1986-an lehen maketa grabatu zuten, eta kontzertuetan saldu.
Maketaren izen "Babarrun ta Aza Popularra" izan zen. Maketa grabatzeaz gain beraien lehen lau kanta ofizialak grabatu zituzten "Kondenados a luchar" bildumarako, beste hainbat talderekin batera.
Urte berean beraien lehen diskoa kaleratu zuten "Bide huts eta etxe huts"
1989-an Txanpik taldea utzi zuen, eta Mikel Abregok, Enekoren anaiak, ordezkatu zuen taldean. Mikel Abrego, BAP!! taldean aritzeaz gain, Negu Gorriak-en aritzen zen, eta honek bi taldeen arteko koordinazioa eta laguntza eratu zuen. Horrek demostratu zuen Mikel Abrego esperientzia musikal handiagokoa zela, eta beraien hurrengo diskan -"Zuria Beltzez"- nabaritu zen, bateriaren erritmo biziagoagatik, eta aldi berean gainerako taldekideek ere esperientzia irabazi zutenez, musikaren melodia eta aldi berean bizitasuna areagotu zelako.
Euskal Rock Radikalaren espiritua (nolabait esateagatik) bizia zen beraien kantetako letretan, gizartearen kritika egiten zuten, behin baino gehiagotan beraien herriko alkatea, armada, garaiko krisiaren eragileak (politikariak) etab. kritikatuz.
Beraien azkeneko diska 1994-an kaleratu zuten, "Lehertzeko garaia". Disko honek oso kritika onak jaso zituen, ordurarte grabatu zuten diskarik onena omen zen. Kanten konposaketak askoz landuagoak ziren, eta Drake eta Jomesen esperientziak izugarri hobetu zuen musikaren kalitatea, eta bi horiek sortutako erritmoa estatu (Espainia) mailan ezaguna izan zen.
Zoritxarrez, hasiera duen guztiak amaiera du, eta BAP!! taldea 1996-an banadu zen, 12 urteko talde baten historia guztia "Ta bestela ondo?" izeneko bideo batean dokumental gisa grabatuz.
Gainera, 2003-an "Bazen" izeneko beste DVD/diska bat kaleratu zuten, azkeneko kontzertuko (Andoaindo Gaztetxean) irudiak, maketa remasterizatua, Batman filmaren "Bapman" parodia eta beste hainbat kantu eta bideorekin.
Diskak:
-Bide huts eta etxe huts (Basati diskak diskoetxearekin)
-Zuria beltzez (Basati diskak)
-Lehertzeko garaia (Esan Ozenki, Muguruza anaien diskoetxearekin)
-Ta bestela ondo? (Esan Ozenki)
-Bazen (Metak diskoetxearekin)
Hala ere "Bide huts eta etxe huts" eta "Zuria beltzez" diskak Esan Ozenkik birkaleratu zituen disko bakar batean.
Parte hartutako bildumetan abestutako kantuak:
Rock Anti-Mili - "Juventud engañada"
Txerokee, Mikel Laboaren kantak - "Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak"
Esan Ozenki - "Beste aldean"
Independentzia 5 urtez - "HIES"
Independentzia 10 urtez - "Teknifikatu gabeko bizi arnasak"
AHT-aren aurkako diskan - "Piztiekin"
Egin egunkariaren mugimendu honi buruzko bilduman - "Atzera Begira"
Nire iritziz Euskal Herriko historia musikalak eman duen talderik bikainetakoa da, eta pena da desagertzea. Gainera gomendatuko nuke diskaren bat EROSTEA, HC PUNK-aren jarraitzaile bazara ez zaizu damutuko eta.
Hona Atzera Begira-ren letra:
milaka preso
kartzela mila
gaude oraintxe galduta
horrek inoiz ez du esan nahi
gaudela menperatuta
egurrak latzakBortxakeriak...
hartan aspaldi ohituta
berrogei urte pasatu dira
zapaldu nahiez ostika
gero denontzat
poza eta festa
"demokrazia" iritsi zen
askatasuna, pakea legez
denon ahotan entzun zen
gaur gure herria
berdin dihoa
ez du inoiz nortea galtzen?
errefuxiatu
preso guztiak
gure artean bizi arte!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario