miércoles, 25 de noviembre de 2009

BALDIN BADA



Hurrengo talde hau Irunen sortu zen, 1986-n, Euskal Rock Radikalaren babespean. Lehenago aipatutako egoeragatik, Baldin Bada taldeak herriarekiko kezka, euskararekiko kezka azaldu zituen. Punk gogorra egiten hasi zen, baina denborarekin Ska musika eta HardCore-arena azaltzen joan ziren. Erritmo benetan biziak, eta Ska sartu zutenean oso martxosoa. Aurrerago beraien musika garatu egin zen, eta beste hainbat estilo landu zituzten, horien artean Funk-metala, Reggae-a, eta Thrash-a.

Katu-Ahotsa eta gitarra

Santi-Baxua eta koruak

Dani-Gitarra eta koruak

Kandi-Teklatua

Iban-Bateria

Taldean lehenago egondako taldekideak

Roberto-Bateria

Mattin-Bateria

Edorta-Baxua

Jorge(2 aldiz)-Gitarra

Oskar-Gitarra

Itxaso-Koruak

Perkins-Koruak

Euskal Rock Radikalaren barruan kalitate oso altuko musika egiten zuen taldea zen, eta beraien hainbat kanta historiara pasa dira, adibidez: Ibilaldia (Zirt-Zart), Baldin Bada, Gernika Koka-Kola eta beste hainbat.

Gai aldetik, kanten letrak entzunez oso argi geratzen da beraien jarrera. Letretan borroka sozial nahiz politikoa, krisiak sortutako langabezia, atxiloketak, biolentzia eta Hirugarren Mundua ageri dira, eta polizia, gobernatzaileak etab. kritikatu.

Lau diska atera zituzten, zein baino zein hobea, baina hirugarren diskan, Lurralde kolpatuak-en, omen dago guztiaren gakoa, dena ulertzeko behar dena. Horretaz gain Badin Badak indar errepresibo ezberdinak bereiztu zituen, Txapelgorriak eta Maderoak.

Hamar urtez egon zen Baldin Bada oholtza gainean, baina azkenean banantzeko ordua iritsi zitzaien (1996-an). Honela Baldin Badak lau diska utzi zituen grabatuta, eta taldekideak talde ezberdinetan sartu ziren, hala nola, Su Ta Gar, The Lumbreras Brothers eta Sustraia.
Diskak
Lur azpian bukatuko duzue - Oihuka diskoetxeareakin 1986-an.
Baldin Bada - Oihuka, 1989
Lurralde kolpatuak - Oihuka, 1991
Erraien iraultza - Esan Ozenki, 1995
Hona hemen Baldin Bada kantaren letra:
Aurrera filmetako gidariak!
Aurrera akademiako agintariak!
Aurrera koilare desberdineko txakurrak!
Ondo neurtu gelditzen zaizun bizi txikia!
Bizi nahi dut ahal baldin bada
Gaizki sentitzen naiz!
Gaizki sentitzen naiz!
Negar egin nahi dut eta ezin
Oihu egin nahi dut eta debekatua
Maitatu nahi dut eta ez didate uzten
Borroka ez dut nahi baina beharrezkoa da
Hiltzea nahi izango nuke baina une berean
Bizi nahi dut ahal baldin bada.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

BAP!!

BAP!! (Brigada Anti Polizialak!!) 1984-ean Andoainen sortu zen musika taldea izan zen. HC PUNK-a (Hard Core Punka) lantzen hasi ziren, Euskal Herri guztian lehenak musika estilo sortu berri hau lantzen. Hasieran trakets ibili ziren musika estilo honetan, baina denborarekin, esperientzia irabazi ahala beraien estiloa gehiago definitzen hasi zen. Gaur egun euskal HC PUNK-aren sortzaile bezala dira ezagunak.



Eneko Abrego-Ahotsa
Txanpi-Bateria (1984-1989)
Jomes-Gitarra
Drake-Baxua
Mikel Abrego-Bateria (1989-1996)

BAP!! taldea, sorreratik Andoaingo Gaztetxearekin lotuta egon zen, taldeak gaztetxeari eta gaztetxeak taldeari asko lagunduz.

1984-ean, taldea sortu zenean, Eneko Abregok, Txanpik, Jomesek eta Drakek osatzen zuten taldea. Denak esperientzia musikal oso baxukoak edo esperientzia gabeak. Segituan sartu ziren Euskal Rock Radikala izeneko mugimenduan, baina beraiek hasieratik aitortu zuten mugimendu honekin zerikusirik ez zutela izan nahi. Beraiek taldeei honelako tratu kapitalista ematearen aurka zeuden, Ingalaterran sortu zen beste mugimendu baten aldekoagoak zirela esan daiteke, filosofia berri baten jarraitzaileak: DIY filosofiarena (Do It Yourself).

Denborarekin beraien musika eboluzionatzen joan zen, melodia gehiago zuten, eta musika talde desberdinen eragina nabaria zen, horretaz gain gehien bat gazteleraz abestetik euskeraz soilik abestera pasa ziren. Honela 1986-an lehen maketa grabatu zuten, eta kontzertuetan saldu.

Maketaren izen "Babarrun ta Aza Popularra" izan zen. Maketa grabatzeaz gain beraien lehen lau kanta ofizialak grabatu zituzten "Kondenados a luchar" bildumarako, beste hainbat talderekin batera.

Urte berean beraien lehen diskoa kaleratu zuten "Bide huts eta etxe huts"

1989-an Txanpik taldea utzi zuen, eta Mikel Abregok, Enekoren anaiak, ordezkatu zuen taldean. Mikel Abrego, BAP!! taldean aritzeaz gain, Negu Gorriak-en aritzen zen, eta honek bi taldeen arteko koordinazioa eta laguntza eratu zuen. Horrek demostratu zuen Mikel Abrego esperientzia musikal handiagokoa zela, eta beraien hurrengo diskan -"Zuria Beltzez"- nabaritu zen, bateriaren erritmo biziagoagatik, eta aldi berean gainerako taldekideek ere esperientzia irabazi zutenez, musikaren melodia eta aldi berean bizitasuna areagotu zelako.

Euskal Rock Radikalaren espiritua (nolabait esateagatik) bizia zen beraien kantetako letretan, gizartearen kritika egiten zuten, behin baino gehiagotan beraien herriko alkatea, armada, garaiko krisiaren eragileak (politikariak) etab. kritikatuz.

Beraien azkeneko diska 1994-an kaleratu zuten, "Lehertzeko garaia". Disko honek oso kritika onak jaso zituen, ordurarte grabatu zuten diskarik onena omen zen. Kanten konposaketak askoz landuagoak ziren, eta Drake eta Jomesen esperientziak izugarri hobetu zuen musikaren kalitatea, eta bi horiek sortutako erritmoa estatu (Espainia) mailan ezaguna izan zen.

Zoritxarrez, hasiera duen guztiak amaiera du, eta BAP!! taldea 1996-an banadu zen, 12 urteko talde baten historia guztia "Ta bestela ondo?" izeneko bideo batean dokumental gisa grabatuz.

Gainera, 2003-an "Bazen" izeneko beste DVD/diska bat kaleratu zuten, azkeneko kontzertuko (Andoaindo Gaztetxean) irudiak, maketa remasterizatua, Batman filmaren "Bapman" parodia eta beste hainbat kantu eta bideorekin.

Diskak:

-Babarrun ta Aza Popularra (maketa)
-Bide huts eta etxe huts (Basati diskak diskoetxearekin)
-Zuria beltzez (Basati diskak)
-Lehertzeko garaia (Esan Ozenki, Muguruza anaien diskoetxearekin)
-Ta bestela ondo? (Esan Ozenki)
-Bazen (Metak diskoetxearekin)

Hala ere "Bide huts eta etxe huts" eta "Zuria beltzez" diskak Esan Ozenkik birkaleratu zituen disko bakar batean.

Parte hartutako bildumetan abestutako kantuak:

Rock Anti-Mili - "Juventud engañada"
Txerokee, Mikel Laboaren kantak - "Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak"
Esan Ozenki - "Beste aldean"
Independentzia 5 urtez - "HIES"
Independentzia 10 urtez - "Teknifikatu gabeko bizi arnasak"
AHT-aren aurkako diskan - "Piztiekin"
Egin egunkariaren mugimendu honi buruzko bilduman - "Atzera Begira"

Nire iritziz Euskal Herriko historia musikalak eman duen talderik bikainetakoa da, eta pena da desagertzea. Gainera gomendatuko nuke diskaren bat EROSTEA, HC PUNK-aren jarraitzaile bazara ez zaizu damutuko eta.

Hona Atzera Begira-ren letra:

milaka preso
kartzela mila
gaude oraintxe galduta
horrek inoiz ez du esan nahi
gaudela menperatuta

egurrak latzakBortxakeriak...
hartan aspaldi ohituta
berrogei urte pasatu dira
zapaldu nahiez ostika

gero denontzat
poza eta festa
"demokrazia" iritsi zen
askatasuna, pakea legez
denon ahotan entzun zen

gaur gure herria
berdin dihoa
ez du inoiz nortea galtzen?
errefuxiatu
preso guztiak
gure artean bizi arte!!!

jueves, 12 de noviembre de 2009

AURKEZPENA

















































































































































































































































































KAXO DANOI!!

Blog hau sortu det Euskal Herrian izan zen mugimendu oso garrantzitsu bat aurkezteko, nahiz eta gaur egun aski ezaguna izan. Mugimendu hau Euskal Rock Radikala izan zen, 80-ko hamarkada hasieratik 90-eko erdirarte iraun zuen mugimendu musikala.

Mugimendu hau ez zen erreala izan, Egin egunkariaren estrategia baizik, diru gehiago irabazteko. Eginek aukera ederra zuen dirua egiteko, eta talde horiek guztiek komertzializatu egin zituen. Hala ere taldeek beraien nortasuna mantendu zuten, eta "Euskal Rock Radikala" izeneko mugimendua faltsutu zuten.
Mugimendu hau faltsua izan harren onartu behar da taldeen artean sentimendu berri bat sortu zela. Kantu berrien gaiak gizartearen kritika bortitz bat egiteko erabili ziren, modu desberdinean, Bob Marley-ek sortu zuen kritika musika euskaldunduz eta beste musika estiloetara zabalduz. Estilo ohikoenak PUNK-a, SKA eta ROCK-a izan ziren, garai hartan ingalaterran sortutako mugimenduak.

Garai horiek oso gogorrak izan ziren, alde batetik krisia zegoen, bestetik Estatu Batuen tirania, eta Espainian bertan Francisco Franco diktadorea hil berri zen. Francoren heriotzak ekarri zuen arazoa zen batik bat gizartearen aurkako kritika egiteko, izan ere pauso gogorra izan zen Espainiarentzat estatu diktatoriala izatetik estatu "demokratikoa" izatera. Garai hau TRANSIZIO garaia izan zen.

Transizio garaian, Euskal lurraldeetan, euskararekiko kezka, abertzaletasuna, eta estatu burujabe izateko desioa biziki piztu zen. Honek hainbat manifestalditara eraman zituen abertzaleak, eta manifestaldietan Guardia Zibilek bere euskaldunekiko gorrotoa porra, eskupeta edo pistola baten bidez deskargatzen zuten. Honek areagotu egiten zuen poliziarekiko gorrotoa, eta azkenean amaigabeko borroka batean bukatu zuen.

Guzti honetaz gain, Frankismo garaian sortutako borroka armatuak berean jarraitu zuen, Euskadiren burujabetasunagatik borrokatzen, eta 80-ko hamarkadan sortu zen honen aurkako PSOE-ren erakunde bat, "terrorismo de estado" deritzona: GAL.

GAL: ETA-ri aurre egiteko erakundea izan zen. Bere lehenengo biktimek ezagutarazi zuten: Joxean Lasa eta Joxeina Zabala. GAL-ek iparraldeko Euskal lurraldetan atentatzen zuen gehien, eta 25 hilketa eta 15 zauritu egotzi zaizkio, horietatik gutxi batzuk ETA-rekin zerikusirik ez zutena.

Orain arte azaldutako egoera politiko, sozial, ekonomiko eta biolento honetan sortu zen 80-ko hamarkadan Euskal Rock Radikala. Lehenago esan bezala gizarteari kritika egiteko sortu ziren taldeak sartzen ziren zaku horretan, 23 talde. Taldeak maiz Estatua, polizia, monarkia, eliza eta armadari egiten zioten eraso (kantuez), eta aurrerakuntza sozial askoren aldekoak ziren, horien artean Euskal gazteria aurrera ateratzearen aldekoa, Gaztetxeen aldekoa eta askotan kooperatzailek, okupazioa...

Hauek dira Euskal Rock Radikaleko taldeak:

BAP!! (HC PUNK)
Baldin Bada (PUNK/SKA)
Barricada (HC)
Cicatriz (Oi!)
Delirium Tremens (ROCK)
Eskorbuto (PUNK)
Hertzainak (ROCK)
Jotakie (ROCK)
Korroskada (PUNK/SKA)
Kortatu (PUNK/SKA)
La polla records (PUNK)
M.C.D. (PUNK)
RIP (Oi!)
Potato (REGGAE/SKA)
Tijuana in blue (PUNK)
Txorromorro (ROCK/SKA)
Skalope (PUNK/SKA)
Vomito (PUNK)
Vulpess (PUNK)
Zarama (PUNK)
Zarrapo (ROCK/PUNK)
Zer bizio? (PUNK/SKA/HEVY METAL)
Fiebre (PUNK/SKA)