miércoles, 27 de enero de 2010

JOTAKIE

Azpeiti eta Azkoitiko gazte batzuek 1981-ean sortutako talde bati buruz mintzatuko gara gaurkoan, Jotakie taldeari buruz hain zuzen ere.
Jotakie taldea Azpeiti eta Azkoitiko bost gaztek sortutako taldea da. Euskaraz abesten zuten gehienbat, nahiz eta kanta batzuetan gaztelera ere entzun dezakegun.
Beraien lehen kanta "La pop" izan zen, Gipuzkoako Aldundiaren "Gipuzkoa Star 82" bildumarako. Kantu honekin ez ziren oso gustura geratu taldekideak.

Jotakiek Rock musika lantzen zuen, baina Itoiz-eko Juan Carlos Perezen ukituak nabari ziren, eta Pop eta Rock nahasketa bat egiten zuten.
Geroago taldean aldaketa batzuk gertatu ziren, eta azkenik honela geratu zen:

Elortxa-Ahotsa
Maolo-Gitarra
Patta-Gitarra
Peio-Bateria
Luka-Baxua
1984-ean Urola bailaran ospea lortzen ari zirela Pattak taldea utzi zuen. Segidan (1985-ean) Kortatu, Cicatriz eta Kontuz hi! taldeekin batera bilduma bat kaleratu zuten, Juan Carlos Perez-en (Itoiz) laguntzaz.

1986-an "Zurt" diskoa kaleratu zuten, eta 1987-an Alemaniatik egindako bira batean 10 kontzertu baino gehiago eman. Urte berbereko apirilan Korrikako festan kontzertu bat eskainiko dute, eta maiatzan "Piztu nazazu jauna" diska kaleratu zuten, sekulako arrakasta izan zuen "Bost gehiago" kantarekin. "Bost gehiago" kantak Los 40 Principales irratian 32.postua lortu zuen. Guzti honetaz gain Bilboko Aste Nagusian kontzertu bat ere eskaintzen dute, eta Egin egunkariaren urteurreneko jaiean "Gaueko historiak" kanta jo zuten. Esan daiteke 1987-a urte borobila izan zela.

1988-an zehar kontzertu ugari eskaintzen dituzte Euskal Herritik, baita Europa osotik ere.

Hurrengo urtean "Joxemai Beltza" diska kaleratu zuten.

Azkenean 1990-eko irailak 14-ean beraien azkeneko kontzertua eman zuten, Bergaran.

2001-ean "Barrenetik 1981-1990" bilduma kaleratu zen, beraien lau diskoen errekopilatorioa.

Diskografia:
Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz hi! - Soñua, 1985
Zurt - Soñua, 1986
Piztu nazazu jauna - Oihuka, 1987
Joxemai Beltza - Oihuka, 1989
Barrenetik 1981-1990 - Oihuka, 2001


"Le Passand" kantua:


Izurrauta, diru gabe, aukera ederra bilatuz
Lokal merkeetan zuen begirazunak
Amets baten gainean denbora azkar joaten da
Eusko anfetak hartuz eman behar dana ondo dala


Ez daukat ezer berria esateko
Hau bukatzen da eta egingo dut "Le Passand"
Ez daukat ezer berria esatzeko
Hau bukatzen da eta egingo dut "Le Passand"


Turbo gonaren neskak mobitzen ditue gustora
Bere ipurdi politak, denak formaz josita
Langile modernoak, bingoaren trapitxeroak
Anbientea gogortzen, frustrazioaren bila
Ez daukat ezer berria esatzeko
Hau bukatzen da eta egingo dut "Le Passand"
Ez daukat ezer berria esatzeko
Hau bukatzen da eta egingo dut "Le Passand"

miércoles, 13 de enero de 2010

HERTZAINAK




Hertzainak da gaurko taldea. Araban sortu zen talde hau, Gasteizen hain zuzen ere, eta The Police taldearen euskal bertsio bezala hasi ziren. Beraien lehen kontzertua 1981-eko gabon gauean eman zuten.

Hasieratik maisuki nahastu zituzten Punk, Ska eta Reggae musika, Punkaren probokazioaz baliatuz eta Ska edo Reggae-aren erritmo lasai nahiz biziarekin bat eginez. Honela ba, Euskal Herriko egoera islatzen eta kritikatzen zuten, beste hainbat taldek bezala, eta honek Euskal Rock Radikalean sartzea eragin zuen. Horretaz gain Euskadi Tropikala izeneko beste mugimendu batean ere sartu ziren.

Talde honen ezaugarrietako bat euskaraz soilik abesten zutela da, kanta bakarra dute gazteleraz: Guantanamera

Taldekiadeak:
Josu-Baxua
Tito-Saxoa
Kurro-Bateria
Gamma-Ahotsa
Delfo-Gitarra
Kike-Gitarra

1982-ko udaberrian indartu ziren, taldekide berriak sartu ziren eta, horien artean lehenago BAP!! taldekoa izan zen Txanpi baterian jarri zen. Hala ere baziren taldea utzi zutenak ere, Gamma adibidez, M-ak taldeko abeslari berria bilakatuz. Abeslari gabe geratzean Gari sartu zen abestera.

1983-an beraien lehen maketa grabatu zuten, "Kamarada", "Pakean utzi arte", "Miren model B" eta beste hainbat kantu ezagunez osatua. Maketa honekin beraien ospea gainerako Euskal lurraldeetara zabaldu zen. Hurrengo urtean Egin egunkariaren irakurleek arabar talderik onena bezala epaitu zuten.

Urte berean, 1984-an, beraien lehen diskoa grabatu zuten Donostian. 1985-ean kontzertu batetik bueltan Titok istripu bat izan zuen, eta horrek galerazi zion hilabete batzuetan jarraitzea. Hala ere urte berberaren amaiera aldera diska berri bat grabatu zuten, baina ez zen lehena bezain arrakastatsu suertatu arazo teknikoak zirela eta, "Hau dena aldatu nahi nuke" da diskoaren izena.

Euskal Herri osora hedatu zen ospea, eta jaialdiak han eta hemen ematen hasi ziren. Disko etxea ere aldatu zuten, baina disko berria geroago kaleratu zen, Garik izandako moto istripu baten ondorioz. Hala eta guztiz ere, 1988-an "Salda badago" diska kaleratu zuten, eta izugarrizko arrakasta izan zuen.
Ez zitzaien asko kostatu hurrengo diska ateratzea, 1990-ean egin baitzuten, "Amets prefabrikatuak" izenarekin, eta hurrengo urtean "Zuzenean" izeneko beste bat, zuzeneko kontzertu batena.

Azkenik "Denboraren orratzak" kaleratu zuten 1992-an, eta 1993-an, Donostiako Anoetako kiroldegian emandako kontzertu batean agur esan zuten.

Taldekide batzuek bakarka jarraitu zuten(Garik), eta beste batzuk talde desberdinetan sartu ziren(Txanpi Doctor Deseon eta Josu Zabala Zazpi eskale eta Gu ta Gutarrak-en).

Hertzainak da zalantzarik gabe Euskal musikak eman duen talde oparoenetako bat, letra benetan sakonekin, umorea alde batera utzi gabe, eta ideiak zabalduz.

No Time for Love:

Hoien legea guretzat apartheid,
gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea
hoien legea,
zu ta ni heuren gisara eukitzea
gordeak dituzu arma ta izpien
kontrako altzeiru atzean
eta gu negar gasen mende gaudenok
oker omen gaude
Ez dute uzten maitatzen gauean
Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,
gutunak idazten eta bertan hil
eutsi zioten minari baina
bakardadeak irentsi
gorteek justizia egin zieten
matoi txukunen gisan
maiz borrokatuak iraun gogoz
baina maizago hiltzea nahi
Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Eraman zuten Francis Hughes gaztea
baita haren lengusu Tom McElwee
ere
etorri ziren Patsy Ohara,
Bobby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Chicagon, Saigonen;
Santiagon, Varsovian,Gasteizen eta Belfasten
eta beste hainbat lekutan
hau zerrenda amaigabea
Zatozte anaiei borrokan
lagundu nahi duten guztiak
gerrara ohitu zintezke
baina gerra egon badago
arrainak itsasoa behar du ta
herriak zu behar zaitu
gure gogoak iraun artian
ez da beldurra nagusituko.
Ez dute uzten maitatzen gauean
ez agurrik ez negarrik gauean
ez zergatik ez norarik gabe
sirenotsa garraixi bakarra gauean.
Sirena garraixi bakarra gauean.